Korta-Zabala bikoteak irabazi du EHko mus kanporaketa Gabirian
Euskal Herriko Mus Txapelketaren herriko saioan 16 bikotek jokatu dute. Bi sailkatu dira Zaldibiako Gipuzkoako finalera: Korta-Zabala eta Murua-Maiz.
Gabirian ostiral gauean jokatu zuten Euskal Herriko XI. Mus Txapelketarako baliagarri den herriko kanporaketa. Ostatuan izan zen jokoa, eta 16 bikotek parte hartu zuten. Hartara, bi bikote sailkatu dira Gabiriatik Zaldibian otsailaren 23an jokatuko den Gipuzkoako finalerako.
Mus saioan irabazle Juan Carlos Korta ostalaria eta Euxebio Zabala izan dira. Muslari iaioak dira, hainbat txapelketa irabazitakoak. Bigarren, Iñaki Muruak eta Felix Maizek egin zuten. Botila ardo bana jaso zuten laurek, opari.
Argazkiak: Aratz Igartzabal