Oihana Unanue ordiziarrak aurrera egin du Emakume Master Cup-en
Nagore Aramendi azpeitiarrarekin osatzen du bikotea pilotari ordiziarrak.
Oihana Unanue ordiziarrak eta haren bikote Nagore Aramendi azpeitiarrak irabazi egin dute Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2019 txapelketaren lehen kanporaketako partida. Ainhoa Ruiz de Infante otxandioarra eta Nora Mendizabal andoaindarra izan dituzte aurkari, eta 12-18 nagusitu zaizkie. Horrenbestez, promozio mailako hurrengo faserako sailkatu dira. Master Cup-aren lehen jardunaldian 32 bikote aritu dira nor baino nor Galdakaon (Bizkaia). Datorren asteburuan jokatuko da bigarrena, Murgian (Araba), eta lehen mailan arituko diren pilotariak hasiko dira lehian.