Pertsona bat hil da ibilgailuarekin Oria ibaira erori eta gero
Gaur Oria ibaira erori den ibilgailua. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak Pertsona bat hil da gaur arratsaldean, Ordizian, bere ibilgailuarekin Oria ibaira erori eta gero, San Bartolome ermitaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra 16:40 aldera gertatu da. Ibilgailua ibaira erori, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu behar izan dute gidaria ibilgailutik atera ahal izateko.













