'Amattoren uzta', berrituta
Patxi Zubizarreta idazleak egokitutako gidoia oinarri hartuta, Amattoren uzta abentura grafikoa sortu zuen Galtzagorri elkarteak 2017an. Sakelako telefonoetarako eta tabletetarako APP modura kaleratu zuten, 8-12 urte arteko umeentzat zuzenduta. Orain, bigarren bertsio bat kaleratu dute, eduki gehiagorekin; lehen zeuden hiru istorioiei Ama-alaben guda desafioa eta Itsasuaren baten beldurrezko abentura gehituta.
Amattoren uzta euskarazko haur litareturaren klasikoa da; Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko hainbat ipuin jaso eta argitaratu zituen 1934an. Galtzagorri elkartearen Klik-Klasikoak egitasmoaren barruan, “transmedia” mundura egokitu dituzte bertako hainbat eduki, Patxi Zubizarretaren gidoiarekin eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioekin.