Aralar eta Aizkorri zurituta
Elurra egin du gainetan, eta gaurko ostarteekin, zurituta agertu dira Aralar eta Aizkorri mendilerroak, irudi ederrak utzita.
Gaur eguraldiak hobera egin du, eta eguerdiko ostarteekin batera, Aralar eta Aizkorri agertu dira, zurituta. Izan ere, prezipitazio handiak egin ditu egunotan, eta 700-800 metrotik gora, elur modura erori dira. Atzo, esaterako, metro kubikoko 19 litro neurtu zituzten Zegaman, baina herenegun 32 litro izan ziren. Haize ufadak ere ez dira nolanahikoak izan, eta 72 kilometro ordura arteko boladak neurtu dituzte azken egunetan.
Gaurko etenaldiaren ondoren, berriz ere euritara joko du, ordea. Euskalmeten iragarpenaren arabera, “giro iluna eta bustia” izango da bihar. Euri arina baina etenik gabe egingo du. Eguerditik aurrera, hego-mendebaldeko haizea sartuko da, eta epeldu egingo du. Ostiralerako berriz, “eguraldi zakarragoa” iragarri dute; arratsaldean egingo du euririk gehien, eta elur kota 600 metroraino jaitsi daiteke.