Josh White estatu batuarra Ordiziako saskibaloi taldean ariko da
Estatu Batuetan ez ezik, Espainian eta El Salvadorren jokatu du; azken denboraldian bataz-besteko onak lortuta. Asteburuan izan du estreinaldia, Majori kiroldegian.
Ordiziako Basoa Banaketak saskibaloi taldeak jokalari atzerritar bat izango du, historian lehendabiziko aldiz: Josh White jokalari estatu batuarra. Asteburuan estreinatu zen talde urdinarekin, Majori kiroldegian, Valle de Egues taldearen aurka (44-54).
White 1990. urtean jaio zen AEBtako Los Angeles hirian. Bi metro neurtzen ditu eta 93 kiloko pisua du, eta hegalean ala pibot moduan jokatu dezake. LA-ko Verbum Dei High School institutuan eman zituen lehen urratsak, eta Lindsey Wilson unibertsitateko taldean jokatu zuen 2012. urtera arte. Estatu espainiarreko ligak ere ezagutzen ditu, Plasenciako Adepla taldean aritu baitzen 2015/16 denboraldian. El Salvadorreko 11 Lobos taldean aritu da azken denboraldian, eta bataz-besteko onak lortu ditu: 20.7 puntu, 10.6 errebote eta 19.0 Balorazioa.
Ordiziako saskibaloi taldeak, Basoa Banaketak eta Txindoki jatetxea babesleen laguntza eskertu du, fitxaketa haien laguntzari esker egin baitute.