Kamioi batek trenbide azpiko pasabidea jo du Ordizian
Ez da lehendabiziko aldia. Kamioi batek San Joan auzoan dagoen trenaren azpiko pasabidea jo du. 2,80 metroko altuera du sabaiak, eta ondo seinaleztatuta dagoen arren, bat baino gehiago dira ondo neurtu gabe sartu eta ezbeharra izan dutenak. Hori izan da gaur eguerdian kamioi txiki bati gertatu zaiona. Erremolkea estaltzeko egitura guztia puskatu zaio, eta trafikoa eten egin behar izan dute, San Joan auzorako norantzan. Kamioia eta puskatutako zatiak jaso orduko, atzera zabaldu dute, minutu batzuren buruan.