Garazi Goiaren '1362 km euri' liburuak ikusi du argia
Garazi Goiak eta Goizalde Landabasok ondutako ‘1362 km euri’ liburua atera berria da inprentatik. Goiaren eta Landabasoren arteko gutun trukea da liburuaren ardatza. “Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri”. Gutun horietan, bizitza, eguraldia, eguneroko kontuak, artea eta miresten dituzten emakumeak dituzte hizpide. Ahaztutako emakumeak, argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak… Gogoratu eta aldarrikatu egin nahi izan dituzte, historiak ukatu diren lekua eman nahian.