Ikatza argazkilari elkarteak Gabonetan egindako argazki salmenta solidarioan bildutako diruarekin beldarra erosi eta Gizarte Zentroan utzi dute behar dutenek maileguan har dezaten
Kortaberriako biribilgunetik Ondaraldea industrialdeko zatiko lanek 1,7 milioi euroko aurrekontua dute
II. Trans Zikloaren barruan egingo dute . Transexualitatearen, aniztasunaren eta maitasunaren inguruan oinarritutako kantu, dantza, olerki eta hausnarketa saio berritua egingo dute.
Suhiltzaileak kasik hogeita lau orduz aritu dira lanean, sutearen bi foku nagusiak kontrolatu eta itzaltzeko. Gauean itzali dute bigarren puntu nagusia.
Aralarko pisten auzian, Jose Miguel Santamaria Enirio-Aralar Mankomunitateko lehendakariak Tolosako auzitegian izan da, ikertu gisa deklaratzen. Landarlan eta Eguzki atarian bildu dira, protestan.
Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren iazko likidazioa %6 gorago itxi da, aurrekontua baino. Ia 49 milioi jaso dute 23 udalek. Kopuru bertsua jasoko dute aurten, 2019ko lau ordainketatan
Zumarragan hasi eta bukatuko den 11,3 kilometroko erlojupeko probak emango dio hasiera Euskal Herriko Itzuliari. Ibilbidearen berri eman dute gaur, Zumarragan.
Haurrek egindako marrazkiekin eta taldeko kideek idatzitako ipuinarekin osatu dute errefuxiatuen bidaia azaltzen duen liburua
Udaberri Kulturala egitarauan, 23 egunetan 25 ekitaldi antolatu dituzte gabiriarrek. Bihar hasiko da, eskola-umeen antzerkiarekin, eta ekainaren 16ra arte iraungo du.
Arriskua badela jakin arren, udaberri garaiko eguraldi hauek lagun, patata ereiten hasi da jendea; Javier Lacallek Arabatik ekarri du hazia. Oiloak arrautza jartzen ere hasi dira.
Erleen produktuek gizakiaren osasunerako dituzten dohainak eta gai bakoitza nola ateratzen den azalduko dute, bihar, Silvana Huegunek eta Jon Etxeberriak, Ataunen. Bai gaixotasunari aurre egiteko, bai elikadurarako.
Ordizian Merkatari Elkarteko 14 saltokik parte hartuko dute. Ostiralean eta larunbatean jarriko dituzte postuak, goizez eta arratsaldez.
Infantil mailako taldeak eta alebinetako bi taldek eskolarteko xake finala jokatuko dute maiatzean, Donostian
Txoritegi elkarteak antolatuta, ehiza txikiko txapelketa jokatu dute asteburuan. Beteranoetan Xepeiño Agirrek irabazi du, eta gazteetan Asier Alustizak
Garazi Goia segurarrak eta Goizalde Landabaso bilbotarrak '1.362 km euri' liburua aurkeztu dute. Ahaztutako emakumeak gogora ekarri nahi izan dituzte idazleek gutunetan