Goierriko haur eta helduak, kantu eskean
Santa Ageda bezpera da gaur, eta usadioa jarraituz, kantu eskean atera dira Goierriko ikastetxeetako ikasleak. Iluntzean, helduen taldeak ere aterako dira hainbat herritan.
Santa Ageda bezperarekin batera, koplak abestuz eskean atera dira Goierriko ikastetxe gehienetako ikasleak. Makilak eskuan eta musikariek lagunduta, etxez etxe aritu dira, goizean zehar. Iluntze partean, helduen taldeak ere aterako dira.
Goiko bideoan, Ezkioko taldea kantuan. Behean, atzoko egunaren argazki bilduma: