Hell Beer Boys taldearen agurra, "hunkigarria eta berezia"
Hell Beer Boys talde goierritarrak hamazazpi urteko ibilbideari bukaera eman dio, lagun eta zaleen aurrean egindako kontzertu jendetsu batekin.
Beti Alai pilotakekuko kanpoko aterpea goraino bete zen Hell Beer Boys taldearen agurreko kontzertuan. Taldeak 17 urtetako ibilbideari errepasoa egin zion, urte horietan guztietan jarraitzaile izandakoen aurrean. Taldekideek “egun hunkigarria eta berezia” izan zela azaldu dute, eta “eskerrak” eman dizkiete, bai kontzertua antolatu duen Ordiziarrock taldeari, bai beraiekin eskenatokia konpartitu zuten taldeei, eta baita lagun, senide eta zaleei ere. “Talde bezela izan dugun egun hunkigarri eta bereziena eman zeniguten, detaile, sorpresa eta omenaldiz betea. Hitzik gabe utzi gintuzuen eta ez dago deskribatzerik zer nolako oroitzapena utzi zeniguten. 17 urte hauek eman diguten hoberena zarete”.
Bideoa eta argazkia: Ordiziarrock