Martxoaren 30ean egingo dute LegoReggae jaialdia
Glaucoma taldea izan zen 2018ko kartelburua // Argazkia: Jon Artola LegoReggae jaialdiaren aurtengo edizioak badu data: martxoaren 30ean egingo dute urtez urte gero eta sona handiagoa hartzen ari den Legorretako Reggae jaialdia. Aurten bosgarren edizioa beteko du, eta oraingoz beste xehetasunik eman ez badute ere, datozen egun eta asteetan jakinaraziko dituzte jaialdian joko duten talde eta musikarien izenak.














