'Pumori, mendiaren alaba' filma emango dute Lazkaon, saio berezian
Lazkaoko Areria antzokian ezohiko saioa izango da bihar. Pumori, mendiaren alaba dokumentala eskainiko dute, 20:15ean. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da, eta bildutako dira, SOS Himalaya erakundearentzat izango da.
Pumori mendian 2001. urtean hildako euskal mendizaleen omenez egindako filma da. Bertan, Suku Maya gazte nepaldarraren istorioa ere kontatzen da; hain zuzen ere, Mayari laguntzeko asmoz sortu dute proiektua. Baleuko ekoiztetxeak egin du, Alex Txikon mendizalearen laguntzarekin.