San Blas festetako azken eguna ospatzen ari dira idiazabaldarrak gaur
San Blas festetako azkeneko eguna ospatzen ari dira idiazabaldarrak gaur. Iluntzean, Axaria igoko dute eta horrekin batera amaitutzat emango dituzte aurtengo festak. Ekitaldiz beteriko asteburuaren ondoren, gaur, San Blas Txiki egunean ere, festaz gozatzen jarraitzeko aukera egongo 20:00etan Axaria igotzen duten arte.
Goizean, toka txapelketa izan da lehenik eta ondoren, talo jana egin dute herriko plazako karpan. Herritar ugari gerturatu da, mokadutxo bat jatera. Gainera, bertso saioa ere egin dute. Amets Arzallus eta Andoni Egaña izan dira gonbidatuak. Plazako bertso saioaren ondoren, poteoa eta jarraian bertso bazkaria egin dute.
Arratsaldean berriz, haurren pilota partidak lehenik eta ondoren, Santa Ageda bezperako koplak kantatzera aterako dira Kantu Jira taldekoak. Plazatik aterako dira 19:00etan. Bukatzeko, Axariari agur esango diote datorren urterarte.