Goierri Valley bertatik bertara ezagutu dute gaur Itxasok eta Asensioak
Ordizian izan dira gaur Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordea eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua, Goierri Valley enpresa sarearen azpiegiturak bertatik bertara sakonki ezagutzeko asmoarekin. Izan ere, “eraldaketa industriala gidatzen du enpresa bazkidetuen lankidetzaren bidez, ezagutza partekatuz eta berrikuntza ezarriz” eta gainera, “inguruaren lehiakortasun industriala eta etorkizuneko jasangarritasuna ere bermatzen du”.
Itxasoren ustez, Goierri Valley “eskualdearen izaeraren eredu bat da. Lankidetzatik abiatuta, nazioarteko merkatuen erronkei aurre egiten diete, eta berrikuntza eta lankidetza erabiltzen dituzte lehiakorrak izateko”. Gainera, “bizi garen mundu globalean, enpresen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua oinarrizkoak” direla, eta “bizirauteko ez ezik, munduko punta-puntako enpresak izateko eta eredu hori beste bailara eta eskualdeetara exportatu” daitekeela ere esan du Itxasok.