Nogen eta Serrulla taldeek joko dute Legorretan, otsailaren 24an

Legorretako Herri Antzokian Satto! taldeak antolatutako kontzertu sortaren barruan, Nogen eta Serrulla taldeek joko dute, otsailaren 24an. Ezohiko eguna eta ordutegia izango da, igande arratsaldez (18:30) hasiko baita. Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko kioskoan, 6 euroan.