Otatza sagardotegiko suhiltzaileen txotxa, Olariagaren begietan

Antton Olariagak umorez begiratzen dio astero sagardotegien txotx garaiari. Aste honetan, Goierri aldera begira jarri da, gainera. Otatza sagardotegian izan zen sutearen ondoren, suhiltzaileak gonbidatu zituzten txotxaren irekiera ekitaldira. Eta une horretan oinarritu da Zakilixut pertsonaiaren egilea, gaurko Berria egunkariko komiki tira egiteko.













