Gazte antolakundearen 40. urteurrenak belaunaldi ezberdinetako kideak elkartu ditu Ordizian
'Bulkada berrien garaia da' dinamikaren barruan, gazte mugimenduan aritutako belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkartu eta euren bizipenak kontatu dituzte Ordizian.
Ezker abertzaleko gazte antolakundearen 40.urteurrenaren harira, hitzaldia egin zuten atzo Ordizian, Bulkada berrien garaia da! dinamikapean. Belaunaldi desberdinetako pertsonak elkartu eta beren bizipenak kontatu zituzten, transmisio ariketa bat egite aldera. Ondoren, Ordiziako Plaza Nagusian egin zuten agerraldia. Bertan, urte hauetan guztietan “herri honen askatasunarekin konprometituta egon diren kideak oroitu” zituzten, besteak beste. “Lasaitasunez, segurtasunez bizi nahi dugu”, adierazi zuten. Horretarako, “demokrazia eta justizia berreskuratzea nahitaezkoa” dela nabarmendu zuten, “horiek baitira elkar zaintzeko jende zoriontsuz osatutako herria eraikitzeko berme bakarra”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.