Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu Goierrin, Kataluniako agintarien epaiketa salatzeko
Asteartean bilkuran egingo dituzte herri guztietan, eta datorren larunbatean manifestazioa Donostian
Kataluniako prozesu subiranistagatik kartzelatu eta akusatu dituzten agintari eta ordezkari politikoen aurkako epaiketa asteartean hasiko da Espainiako Auzitegi Gorenean, Madrilen. Gure Esku Dagok epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko protesta-ekintzak antolatu ditu.
Lehenbizi, herrietako elkarretaratzeak deitu ditu. Goierriko udalerri guztietan, asteartean batzeko eskatu du GEDk, baita Euskal Herri osoko herrietan ere. Elkartasuna aterpe lelopean, konponbidea, demokrazia eta askatasuna galdegingo dituzte bilkuretan. Arropa edo osagai horiekin joateko eskatu dute.
Otsailaren 16rako, bestetik, manifestazio orokor bat antolatu du GEDk. Donostian izango da, datorren larunbatean, 12:00etan hasita.