‘Amets gauzatua’ erakusketa ikusgai dago Itsasondoko kulturgunean

Goierriko Mendizale Beteranoen taldeak 10. urteurrenaren harira egindako Amets gauzatua erakusketa Itsasondon dago ikusgai egun hauetan. Goierriko herri gehienetan geldialdia egin ondoren, Itsasondo izango da erakusketa ibiltariak pasako duen azken herria. Kulturgunean dago ikusgai eta ostiralera arte bisitatu ahalko da, goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (17:00-19:00).