Ane Odriozola legazpiarrak Circulo Rojo editorialaren saria jaso du
Ane Odriozola legazpiarrak Circulo Rojo editorialak ematen duen misterioko eleberri onenaren saria jaso du El secreto de Gibola lanari esker. Odriozolak lau urtez landutako liburua 2018an argitaratu ahal izan zuen; mila aletik gora saldu ditu dagoeneko. Asteburuan egin dute sari banaketa ekitaldia, Roquetas de Mar (Almería, Espainia) hirian.
Legazpiren historia izan du abiapuntu Odriozolak, duela ehun urteko herria. Pertsonaia errealak eta fikziozkoak nahastu ditu, eta gertaera errealak eta berak asmatutakoak. “Gibola nire birramona jaio zen baserria da, eta kontatzen dudan istorioa berea ez den arren, bera eta bere familia izan ditut inspirazio iturri”.