Beasainek irabazi egin du etxean, Ordiziak berdindu
Hirugarren mailako bi talde goierritarrek etxean jokatu dute asteburuan, eta jokoan zeuden sei puntuetatik lau bertan gelditzea lortu dute. Beasainek 3-0 mendean hartu du Balmaseda; Lafuentek, Balerdik eta Aizpuruak egin dituzte txuri-urdinen golak. Ordiziak aldiz, 1-1 berdindu du San Ignacioren kontra; urdinak aurreratu dira lehen zatian, Calderonen golarekin, baina gasteiztarrek berdinketaren gola egin dute 81. minutuan.
Hiru puntu lortuta, sailkapenaren erdialdean jarraitzen dute beasaindarrek, 10. tokian eta 33 punturekin. Ordiziak jaitsiera postuetatik atera ezinda segitzen du oraindik; 18. dago 17 punturekin.