Juan Iraolak eta Aitor Makazagak jantzi dute Argi Berriko txapela
Mus Txapelketa Azkarraren 42. edizioan, 53 herritatik etorritako 136 bikotek parte hartu dute aurten. Irabazleek 2.000 euroko saria jaso dute.
Ordiziako Argi Berri elkartean 42. Mus Txapelketa Azkarra jokatu dute asteburuan. Azken urteetako ediziorik jendetsuena izan da, gainera; 53 herritatik etorritako 136 bikotek parte hartu dute. Juan Iraola eta Aitor Makazaga Zizurkil eta Usurbilgo bikoteak irabazi ditu txapela eta 2.000 euroko sari nagusia. Xabi Goikoetxea eta Uxer Mozo amezketarrak izan dituzte aurkari finalean. Haientzako izan da 1.000 euroko bigarren saria.
Sailkapen nagusia:
- 1. Juan Iraola – Aitor Makazaga (Zizurkil-Usurbil) ……. 2.000 e
- 2. Xabi Goikoetxea – Uxer Mozo (Amezketa) …………….. 1.000 e
- 3. Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) …………… 500 e
- 4. Igor Aranguren – Xabat Lasa (Azpeitia) …………………. 250 e
- 5. Julen Meabe – Xabat Bilbatua (Izpazter-Berriatua) … Arkumea eta 2 txuleta
- 6. Joxue Madariaga – Jexux Urteaga (Ordizia) …………… Arkumea eta 2 txuleta
- 7. Eugenio Bono – Alejandro Galarza (Altsasu) …………… Lau afari
- 8. Mikel Agirre – Xabier Urbizu (Tolosa) ……………………. Bi afari
Herriko lehen bikotea:
- Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) ………………. Bi afari
Elkarteko lehen bikotea:
- Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) ………………. Bi afari
Lehen emakumea:
- Jone Iruretagoiena – Joakin Otegi (Zarautz) ………………. Lurrundegiko lote bat
Zozketa (zenbaki sarituak):
- Arkumeak (5): 3426, 2233, 3776, 4669, 1525.
- Antxumeak (5): 1786, 0572, 5878, 3221, 0083.