Korrika batzordeen bilera gehiago egingo dituzte aste honetan
21. Korrika antolatzeko bilerek aurrera jarraitzen dute. Dagoeneko osatu dituzte batzordeak hainbat herritan, eta beste batzuetan, aste honetan egingo dituzte lehendabiziko bilerak. Legorretan, gaur elkartuko dira, 18:30ean, Herri Antzokian.
Asteazkenean berriz, Altzaga, Arama eta Itsasondoko herritarrak daude bilerara deituta. Itsasondoko udaletxean elkartuko dira, 19:00etan.
Eta ostegunean, Zaldibian elkartuko dira, 18:00etan, kultur etxean.
Bileretara joaterik izan ez baina antolakuntza lanetan lagundu nahi duenak, goierri@korrika.eus helbidera idatz dezake.