Shakedown Olaberria probak pilotu eta zale ugari bildu ditu
Turismo autoen modalitatean eta kart-krosean lasterketak egin dituzte. Euria eginagatik zale ugari elkartu da Olaberriako zirkuituan.
Motor hotsa, gasolina usaina eta auto klasikoak bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute asteburuan, Olaberriko Zirkuitura gerturatu direnek. Shakedown Olaberria lasterketak jokatu zituzten atzo, turismo motako autoak protagonista zirela. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, zale ugari bildu ziren egunean zehar.
Auto lasterketetan ezagunak diren gidari ugarik parte hartu dute bertan; tartean Labaka, Apezetxea, Mintegia, Zabala, Yabar eta Almandoz. Helmugatik eta kontraelmugatik abiatutako proban aritzeaz gain, drifting eta kart-kros saioak ere izan zituzten.