Garik eta Maldanberak disko berria aurkeztuko dute zuzenean, Zumarragan
Iñaki Garitaonaindia Gari musikari legazpiarrak Deste denbora batean disko berria aurkezteko kontzertua egingo dute martxoaren 15ean, Zumarragan. Azken urteetan bidelagun izan duen Maldanbera taldearekin batera etorriko da Gari.
Kontzertua Zelai Arizti aretoan izango da, 22:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroan, zelaiarizti.eus eta urretxu.eus webguneetan. Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatu dute kontzertua.