Garikoitz Bravok Andaluziako Itzulian parte hartuko du
Euskadi-Murias taldeak Andaluziara bidaliko duen zazpiko taldean da lazkaotarra. Bihar hasi eta igandera arte ibiliko dira Espainia hegoaldeko errepideetan.
Valentziako eta Murtziako itzulietan aritu eta gero, Gari Bravo txirrindulari lazkaotarrak Andaluziako Itzulian parte hartuko du. Bost etapako lasterketa da; bihar hasiko da Sanlúcar de Barramedan eta igandean, Alhaurín de la Torren bukatuko da. Tartean, 16,3 kilometroko erlojupekoa egingo dute.
Euskadi-Murias taldeak Andaluziara bidaliko duen zazpikotean dago Bravo; harekin batera ariko dira Cyril Barthe, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz.
Andaluziako Itzulia:
- 1. etapa: Sanlúcar de Barrameda – Alcalá de los Gazules (170,5 km)
- 2. etapa: Sevilla – Torredonjimeno, (216,5 km)
- 3. etapa: Mancha Real – La Guardia de Jaén (16,3 km, erlojupekoa)
- 4. etapa: Armilla – Granada (119,9 km)
- 5. etapa: Otura – Alhaurín de la Torre (163,9 km)