'Igartzako Andre Mari', Beasaindik Salamancara
Clara Gangutia artista donostiarrak 2011n margotutako Igartzako Andra Mari koadroak, Igartza monumentu multzoan dagoen Belengo ermita utzi eta Salamancara (Espainia) bidaiatu du. Bertan egiten ari diren Contrapunto 2.0 erakusketan dago ikusgai, igandera arte, Salamancako Katedralean. Erakusketa horrek, 1993an egindako beste bat du oinarrian; hark bezala, orain antolatu dutenak ere arte kristau klasikoaren eta modernoaren arteko elkarrizketa proposatzen du.