Legazpiko musikariak, lokal txikiei ezarritako mugen kontra
Subeltza musika taldeen kolektiboak deitu du bilkura, eta lokal txikiei ezarritako mugak salatu ditu manifestu batekin.
Legazpin elkarretaratzea egin dute, aforo txikiko lokalei eta tabernei ezarri nahi zaien murrizketaren harira. Lege berriaren harira, urtean hamabi ekitaldi baino ezingo dituzte antolatu lokal txikiek. Subeltza musika taldeen kolektiboak deituta bildu ziren atzo iluntzean. Hau da bertan irakurri zuten manifestua:
“Subeltza kolektibotik adierazi nahi dugu guztiz kontra gaudela aforo txikiko lokal eta taberneei ezarri nahi zaien ikuskizun murrizketa honekin.
Ez diogu inungo zentzurik bilatzen araudi berri honi eta kulturaren sustraiei erasoa dela iruditzen zaigu. Sustraik ez badago, ez dago zuhaitzik eta zuhaitza desagertu ezgero fruiturik ez.
Tabernak eszena sortzeko ezinbesteko elementuak dira, talde askok zuzenean jotzeko dugun aukera bakarra da eta kultura zabaldu eta herri eta kaleei bizia ematen dioten ezinbesteko hauspoa dira.
Horregatik eta artek ireki plataformarenkin batera ez dugu jasango kulturaren kontrako erasorik”.