Olaberriko programa igandean emango dute 'Herri txiki' saioan
Otsailaren 24an, igandean emitituko du ETB1ek Olaberrian grabatutako saioa. 22:00etan hasiko da

Olaberriko pertsonaiak, istorioak eta parajeak erakutsiko dituzte, igandean, Herri txiki, infernu handi programan. ETB1en, 22:00etan emango dute. Herrian grabatutako zortzi-bat erreportaje eta elkarrizketa, eta lehengo astean frontoian egindako bakarrizketa eta aurkezpena ikusi ahalko dira, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuta.
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/