Maite Arraizak eta Hossain Kaanachek lortu dute garaipena XIII. Sahara Krosean
Maite Arraiza eta Hossain Kaanache izan dira garaileak XIII. Sahara Krosean. 10 kilometroko zirkuitua egin dute, eta 11:00etan abiatu dira parte hartzaileak. 30 minutu baino pixka bat gehiagoan burutu dute biek itzulia. Aurten 5,4 kilometroko itzulia ere osatu dute ibilbide laburragoa egin nahi zutenentzat.
Gizonezkoen artean Unai Ibarrak eta David Martin lazkaotarrak lortu dituzte bigarren eta hirugarren postuak. Emakumeetan, Ana Cruz eta Maite Salazar izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.
Mohamed Salem Hach Embareken omenez egiten dute lasterketa, baina horretaz gain, krosak Saharako biztanleen egoera gogorra gogora ekartzeko helburua ere badu.
Gizonezkoen sailkapena:
1- Hossain Kaanache 00:32:14
2- Unai Ibarra 00:33:16
3- David Martin 00:33:30
Emakumezkoen sailkapena:
1- Maite Arraiza 00:38:40
2- Ana Cruz 00:41:35
3- Maite Salazar 00:42:00