"Udalerri hobeak eraikitzen jarraitzeko lanean"
EH Bilduk Goierri mailako ekitaldia egin du Ataungo San Gregorio auzoan. Ekitaldian izan dira Goierriko hainbat herritako alkateak eta alkategaiak, eta horretaz gain, Arnaldo Otegi ere bertaratu da.
EH Bilduk Goierri mailako ekitaldia egin du Ataungo San Gregorio auzoan. Eskualdean duten proiektua aurkezteaz gain, omenaldia egin diote Karmele Aierberi urteetan ezker abertzalearekin izan duen konpromezuagatik. Aierbe gaixorik dagoenez ez da ekitaldira joan. Bertan bildu dira Arnaldo Otegi eta Goierriko hainbat herritako alkateak eta alkategaiak: besteak beste, ekitaldian izan dira Joxemai Ormazabal, Zelai Amenabarro, Martin Aramendi eta Arantza Ruiz de Larrinaga. Haien izenean hitz egin du Zelai Amenabarrok, Legorretako alkateak, eta adierazi du “udalerri hobeak eraikitzen jarraitzeko lanean” ari direla.
Otegik, bestalde, nabarmendu du Ataun Euskal Herriko politikagintzan eredua dela: “Ataunen hiru herri txiki dituzue eta udal bakarra, baina ondo konpontzen zarete, eta hori zaila da”. Horretaz gain, Ataun “txikia” izanik “gauza harrigarriak” egin dituen herria dela azpimarratu du Otegik.
Ekitaldian, Karmele Aierberen mezu bat ere entzun ahal izan zen. Aurretik, Arnaldo Otegik etxera egin zion bisita, twitter bidez zabaldu duenez:
Karmele Aierbe aspaldiko laguna bisitatzeko ohorea izan dut gaur. Garai zaharrak errepasatu eta etorkizuna marraztu dugu. Herri honekiko ikuspegia, maitasuna eta konpromisoa ez ditu galdu. Karmele gehiago behar ditu gure herriak pic.twitter.com/UeZKRcFcp0
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2019(e)ko otsailaren 24(a)