Hartza esnatu da Seguran
Negua lo pasatu ondoren, esnatu da Segurako Hartza. Uxatzaileen laguntzarekin etorri da gurdian eta herriko hainbat neskek agurra dantzatu ondoren, kalean gora eta behera ibili dira haurrak izutzen.
Negua lo pasatu ondoren, esnatu da Segurako Hartza. Uxatzaileen laguntzarekin etorri da gurdian eta herriko hainbat neskek agurra dantzatu ondoren, kalean gora eta behera ibili dira haurrak izutzen. Segurarrek ere mozorroak jantzi eta kalera atera dira beste behin ere, eta festa giroan murgilduta dabiltza segurarrak.