Mozorroz bete dira Beasaingo ikastetxeak
Beasaingo La Salle, Murumendi, Alkartasuna Lizeoa eta Andramendi ikastolan inauterietako festak egin dituzte gaur.
Beasaingo La Salle, Murumendi, Alkartasuna Lizeoa eta Andramendi ikastolan inauterietako festak egin dituzte gaur. La Sallekoek lanbide ezberdinak irudikatu dituzte, Alkartasuna Lizeokoek Mielotxin erre dute Loinazko San Martin plazan, eta Murumendi eta Andramendikoek euskal inauteriak ospatu dituzte dantza eta kantuen bidez.
Bihar ere, inauteri festa izango da protagonista Beasainen. Goizean, Ostadar dantza taldekoek euskal inauterien desfile herrikoia egingo dute arratsaldean, La Salleko Izartxo taldeko haurrak eta gurasoak ibiliko dira kalez kale.