Euskal Herriko inauteriz jantzi da Beasain
Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko hainbat lekutan egunotan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko ditu.
Eguraldia eta musikariak lagun, Ostadar dantza taldeko kideek eta hainbat herritarrek, Euskal Herriko hainbat lekutan egunotan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko dituzte Beasaingo kaleetan.
Arratsaldean, festak jarraipena izango du, izan ere, 19:30ean, Jone eta Julene erromeria-taldeak emanaldia eskainiko duelako Loinazko San Martin plaza azpian.