Maria Jexux Aristi eta Amagoia Mujika irabazle Zubiburuko mus txapelketan
Kepa eta Pako Etxabe zaldibiarrei irabazi die finala. 37 bikotek hartu dute parte Zaldibian.
Zaldibiako Zubiburu elkarteko mus txapelketan 37 bikotek hartu dute parte eta finalera iritsi direnak Maria Jexux Aristi zaldibiarra eta Amagoia Mujika azpeitiarra, eta Pako eta Kepa Etxabe zaldibiarrak izan dira. Azkenean emakumeek jantzi dute txapela.
Hirugarren postuan Urtzi Garmendia eta Ana Barcina zaldibiarrak izan dira; laugarren Alejandro Galarza eta Eugenio Bono nafarrak; bosgarrenak Igor Barbero eta Hilario Agirre; seigarrenak Manex Mendizabal eta Mikel Atxaga zaldibiarrak; zazpigarrenak Javi Aztiria zumarragarra eta Miguel Gonzalez ormaiztegiarra; eta zortzigarrenak Jexux Urteaga beasaindarra eta Abdel Ettalat idiazabaldarra.
Bikote gazteenaren saria Lander Otero eta Asier Antxia beasaindarrentzat izan da.