Beasain aplikazio berria
Beasaingo Udalak herritarrekiko gertutasuna eta informazio gardentasuna ditu helburu. Oinarrizko izapideak egiteko aukera ere izango da.
Gardentasuna, informazio zuzena, gertutasuna eta udalarekin harremana erraztea. Horietxek dira Beasaingo Udalaren sakelako telefonorako Beasain aplikazio berriaren helburuak. Xabier Matarranz kultur zinegotziaren esanetan, “herritarrak udalerriari buruzko informazio osoa modu erraz eta azkarrean jasotzea da tresna berri honek dakarrena. Horrela, aplikazioa udal webari hertsiki lotua izango da eta albiste, ohar eta mota ezberdinetako berri guztiak bat batean jaso ahal izango dira mugikorrean alerta sistemaren bidez argitaratuak izan bezain pronto”. Udalak herritarrei eskaintzen dizkien hainbat zerbitzu ere mugikorraren bitartez egin ahal izateko aukera ere sortu da. Aplikazioaren atal nagusiak ondorengoak dira: albisteak, udal agenda, telefonoak, turismoa, herriko talde eta eragileak, garraioak, eguraldia eta farmaziak daude. “Erabiltzaileak alerta zerbitzua aktibatuz gero, udalak albiste edo berri bat argitaratu orduko iritsiko zaio mugikorrera”.
Honela, herritarrak harreman zuzena izango du udalarekin aplikazioaren bidez. “Inzidentzien atalean edozein herritarrak udalerrian aurki dezakeen azpiegituraren bateko egoeraren berri emanez udalari idatzi eta argazkia edo bideoa bidali dezake. Parte hartze atalean udalak momentu honetan abian dituen prozesuetan parte hartu ahal izango du eta Tramiteak atalean Igunera etorriz emandako klabearen bidez hainbat tramitazio egin ahal izango ditu (errolda, isunak ordaindu, tasa eta zergen agiriak kontsultatu eta abar)”.
Udalaren webgunea bezala, ACV enpresak osatu du aplikazioa. App Store eta Google Play dago eskuragarri aplikazio berria.