Artzai Gaztak eta Goienerrek elkarlanerako akordioa egin dute
Artzai Gazta elkarteak Goienerren esku utziko du argindar kontratua; trukean, energia arloko formakuntza eskainiko diete gaztagileei.
Artzai Gazta elkarteak eta Goiener Taldeak elkarlanerako akordioa egin dute. Bi norabidetako elkarlana izango da; batetik, Artzai Gaztak bere egoitzako argindar kontratua Goienerrera pasa du; eta bestetik, Goienerrek argindarraren inguruko ikastaroak eta tailerrak eskainiko dizkie gaztagileei, kontratuak norbere beharretara egokitzeko.