Beasaingo industriaren lehena eta oraina, 'Gipuzkoan eginak' sailean
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako 'Gipuzkoan Egina' ikus-entzunezko sailaren 7. atala eskaini diote Beasaini, bere industria oinarri hartuta.
Gipuzkoako industriaren iragana eta geroa aztertzeko asmoarekin, Gipuzkoan Eginak ikus-entzunezko sorta egiten ari da Foru Aldundia. Sail horretako zazpigarren lanak, Beasain izan du aztergai. Atzo aurkeztu zuten bideoa Igartza jauregian, eta dagoeneko ikusgai dago sarean.
Igartzako ekitaldian izan ziren Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako Diputatua, Aitor Aldasoro alkatea eta bidean parte hartu duten Ane Ventureira Goierri Eskolako ikaslea, Martin Garcia historialaria eta Garbiñe Guerra GH enpresako marketing arduraduna.