Adinekoen erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute Ordizian
Ordiziako, Beasaingo, Lazkaoko eta Zumarragako erresidentzietako eta Legazpìko eguneko zentroko langileak Oria eskualdeko erresidentzietako langileekin bildu dira Ordizian.
Oria eta Goierriko adinekoen erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Ordiziako Plaza Nagusian, azoka eguna aprobetxatuz. Modu horretan, lanean bizi duten egoera gizarteratu dute, beste behin ere.
Ordiziako, Zumarragako, Lazkaoko eta Beasaingo erresidentzietako eta Legazpiko eguneko zentroko langileek, Tolosako, Villabonako, Lasarteko, Andoaingo eta Hernaniko zentroetako langileekin batera, mobilizazioak hasi dituzte, berriro ere. 2018ko irailaren 28tik abenduaren 31a arte 16 greba egun egin zituzten. Langileen lan egoera aldatu ez denez, otsailaren 20an mobilizazioak hasi zituzten berriro ere eta martxoaren 10a arte luzatuko dira. Oraingo honetan, 19 greba egun egin dituzte.
ELA sindikatuko ordezkariek adierazi dutenez, «erresidentzietako langileek lan baldintza duinak behar» dituzte. Duten lan karga «handia daOria eta Goierriko adinekoen erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Ordiziako Plaza Nagusian, azoka eguna zela aprobetxatuz. Modu horretan, lanean bizi duten egoera gizarteratu zuten, beste behin ere.
Ordiziako, Zumarragako, Lazkaoko eta Beasaingo erresidentzietako eta Legazpiko eguneko zentroko langileek, Tolosako, Villabonako, Lasarteko, Andoaingo eta Hernaniko zentroetako langileekin batera, mobilizazioak hasi dituzte, berriro ere. 2018ko irailaren 28tik abenduaren 31a arte 16 greba egun egin zituzten. Langileen lan egoera aldatu ez denez, otsailaren 20an mobilizazioak hasi zituzten berriro ere eta martxoaren 10a arte luzatuko dira. Oraingo honetan, 19 greba egun egin dituzte.
ELA sindikatuko ordezkariek adierazi dutenez, «erresidentzietako langileek lan baldintza duinak behar» dituzte. Duten lan karga «handia da» eta horrek «fisikoki eta mentalki txikituta» ditu.
Hori horrela, «ADEGIrekin eta MATIArekin aurre akordio bat lortu» zuten baina Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua den Maite Peñak «akordioaren edukiaren berri jakin» zuela argitu dute. Baina, Aldundiak, testua aztertu ondoren, «finantzaketaren kostuari erreparatu eta akordioaren garabidea zapuztu» zuen. ELAk negoziatzeko borondatea agertu du.