2019/3/6

Adinekoen erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute Ordizian

Ordiziako, Beasaingo, Lazkaoko eta Zumarragako erresidentzietako eta Legazpìko eguneko zentroko langileak Oria eskualdeko erresidentzietako langileekin bildu dira Ordizian.

Goñiren oroimenezko txapelketa gaurtik aurrera jokoan Zumarragan

Partidak Beloki pilotalekuan jokatuko dira, asteazkenetan 18:30ean. Irujok, Olaizolak, Barriolak, Altuna III.ak eta Ezkurdiak txapelketa hau jokatu zuten afizionatuak zirenean

Abuztuaren 31ra arte probatuko dute aparkaleku mugatua Eskarabillan

Udalbatzak aho batez onartu du Eskarabillan probaldian jartzea aparkaleku mugatuko eremua. EH Bilduk kezka agertu du 2019ko aurrekontua oraindik landu ez delako.

M8: Greba feminista

Iazko olatutik sortutako Matraka

Legazpin Onfire talde feministaren lekukoa hartu du Matraka taldeak. Taldea aurreko urtean sortu zuten Emakumeen Eguneko olatuak emandako indarraz. Saretzea dute helburu nagusia.

M8: Greba feminista

Greba bat, hamaika borroka

Greba feminista egingo dute emakumeek, etzi, historian bigarren aldiz. Kontsumo greba ere bada, eta ikasleek ere bat egin dute. Goierri beheko manifestazioa Lazkaora egingo da.

Erlezain Eguna

Igandeko Erlezain Eguna girotzeko ekitaldiak gaur hasiko dituzte Zegaman

Jakoba Errekondok hitzaldia egingo du gaur kultur etxean. Igandeko ekitaldi nagusia Gipuzkoako ezti lehiaketa izango da. Arratsaldean bertsolari jaialdia egongo da ikastetxean

Emakumeak eta esku pilotariak

Legazpiko Urbeltz pilotalekuak Laboral Kutxa Binakako Emakume Master Cup txapelketaren bi finalerdi hartuko ditu datorren larunbatean. M8aren ekintzekin harilkatuko dira partidak.

Jon Olano ‘Olarius’ omentzeko festa egingo dute igandean

Poteo musikatua eta bazkaria egingo dituzte eguerdian. Gaur da bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Arratsaldean Señor No taldeak joko du, gaztetxean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa