Benito Loitegi nagusi Kerejetaren omeneko bola txapelketan
Olaberriko udal bolatokian larunbatean jokatu zen Joxe Kerejeta olaberritar zenaren omenezko bola txapelketa. 35 bolarik parte hartu zuten. Benito Loitegi urnietarrak irabazi du (37 birla), kitarakoa Antonio Goenaga altzatarrarekin jokatuta. Hirugarren Jesus Lasa lasartearra (36) izan da. Olaberriko Kulturaldiaren barruan antolatu dute aurten ere Kerejeta oroitzeko bolatea. Herriko alkate izan zen, eta bolatokia eraiki zen haren agintaldian.