Elkarrekin, adimen urritasuna duten pertsonen inklusioaren alde
Futbola, igeriketa, saskibaloia, zumba… VIII. Kirola Elkarrekin jardunaldia antolatu dute Legazpin. Jardunaldiaren helburua kirolaren bitartez adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzea da. 10:15ean hasi dira kirol jardunaldiarekin, eta hamalau elkartetako 400 bat parte hartzaile bildu dira. Herriko hainbat puntutan aritu dira kirol ekintzetan, baina gune nagusiak Bikuña kiroldegia eta herriko futbol zelaia izan dira.
Atzegik bultzaturiko kirol jarduerak amaitu ostean bazkaria egin dute Gizarte Zentroan 13:30ean. Bazkalostean, 14:45etik aurrera, goiz borobilari amaiera emateko dantzaldia egin dute.