Gabino Murua gabiriarrak irabazi du Gipuzkoako Erlezain Txapelketa
Gabino Murua gabiriarrak lortu du garaipena, bigarren postua Martin Mujika legazpiarrak eskuratu du, eta publikoaren saria, azkenik, Bittor Murgiondorentzat izan da.
Gabino Murua gabiriarra izan da Gipuzkoako Erlezain Txapelketako garailea. Bigarren postua Martin Mujika legazpiarrak lortu du, eta Bittor Murgiondok, azkenik, publikoaren saria eskuratu du. Zegaman antolatu dute txapelketa, gaur bertan Erlezain Eguna ospatu dutelako.
Eztiaz gain, bertako produktuak ere salgai jarri dituzte frontoiean eta herriko beste gune batzuetan egon diren postuetan. Talogileak eta txistulariak aritu dira Zegama girotzen, eta bisitariek aukera izan dute 10:00etatik 14:00etara eztiaren munduan murgiltzeko.