Jon Olano 'Olarius' artista omentzeko artea erabili dute Beasainen
Jon Olano ‘Olarius’ omentzeko murala margotu dute Beasaingo Zaldizurreta kalean. Iaz hil zen Olarius, martxoaren 8an, eta hura gogoratzeko egun osoan ekitaldiak antolatu dituzte Beasainen. 12:00etan poteo musikatua egin dute plaza azpitik hasita, eta leku berean egin dute bazkaria 14:30ean.
Arratsaldeko 18:00etan joango dira gaztetxera, eta 19:00etan Señor No taldeak kontzertua emango du. Kontzertuarekin batera, egun osoko festari amaiera emateko, omenaldia egingo diote.