Mikel Atxaga eta Xabier Irastorza garaile Arranoko mus txapelketan
Beasaingo Arrano mus txapelketan 120 bikotek hartu dute parte.
Mikel Atxaga eta Xabier Irazusta txapela jantzita. Beasaingo Arrano mus txapelketan parte hartu duten 120 bikoteren artean, Mikel Atxaga eta Xabier Irastorza zaldibiarrak izan dira irabazle, finala Roman Elosegi eta Gaspar Goikoetxea zaldibiarrek irabazita. Bikote irabazleak 2.000 euro eta txapela jaso zituzten opari, eta bigarren bikoteak, 1.000 euro.













