Gaztedik jantzi du sokatiran txapela
Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa jokatu dute asteburuan, Gabiriako Alkainburu pilotalekuan. Launa emakume eta gizonezkok osaturiko zazpi talde misto aritu dira, elkarren arteko lehian. Gaztedi-A Laukizko taldeak jantzi du txapela (goiko argazkian), Beti-Gazte lesakarrekin berdinduta (16na puntu). Kitarako tiraldia egin behar izan zuten biek.
Brontzezko postua Gaztedi-Bk lortu du, laugarren geratu zen Ibarrarekin berdinketa hausteko tiraldia eginda (10na puntu). Berriozar (6), Antsoain (3) eta Bizindarrek (0) osatu zuten sailkapena. Guztira, 88 tiraldi egin zituzten, denek denen aurka, hiru orduan.