Mikel Paredesek irabazi du Goierriko Itzulia
Txirrindulari lazkaotarrak sprintean irabazi du Urretxun hasi eta bukatu den 119 kilometroko proba.
Larunbatean Goierriko Itzulia jokatu zen Urretxun. Txirrindulariek 119 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Talde handi bat heldu zen helmugako zuzengunera eta Mikel Paredes txirrindulari lazkaotarra izan zen azkarrena. Bigarren postuan Jose Luciano Martinez nagusitu zen eta hirugarrenean Santiago Mesa.