Murias taldekoak Zumarragan izan dira, Itzuliko aitzin etaparen ibilbidea ezagutzen
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 8an abiatuko da, Zumarragan hasi eta bukatuko den erlojupekoarekin. Garikoitz Bravoren ustez igoera "ikusgarria" izango da zaleentzat.
Euskadi-Basque Country Murias taldeko hainbat txirrindulari Zumarragan izan gaur, Euskal Herriko Itzuliaren aitzin etapako ibilbidea ezagutzen. Itzulia apirilaren 8an hasiko da, Zumarragan hasi eta bukatuko den 11 kilometroko erlojupekoarekin.
Txirrindulariek Antioko igoera ezaguna ezagutu ahal izan dute, besteak beste. Igoera “oso gogorra” dela esan dute. Gari Bravo lazkaotarraren ustez erlojupeko “motza eta lehertzekoa” izango da, baina ere berean “ikusgarria” bertan biltzen diren zaleentzat. Etapak bi zati oso ezberdin izango ditu, bata lauagoa eta bestea aldapatsua; hori dela eta, bizikleta aldatzea ere aztertzen ari dira taldeko teknikariak.
@MuriasTeam @ehitzulia-ren erlojupekoa ikuskatzen @GariBravo @MikelBizkarra @O_RodGar pic.twitter.com/0vgo5dPatR
— Alfontso Arroio (@AlfontsoA) 2019(e)ko martxoaren 11(a)