Ordizian merkatari elkarteak zuzendaritza berria du
Ekain Mendizabal da elkarteko lehendakari berria; harekin batera, Eukene Lekuona, Esther Blanco eta Ana Ajuria ariko dira, besteak beste, zuzendaritza taldean.
Ordizian Merkatari Elkarteak zuzendaritza berria du, pasa den asteaz geroztik. Ekain Mendizabal (Mujika liburudenda) da elkarteko lehendakari berria; lehendakariordea berriz, Eukene Lekuona (Eukene diseinu grafikoa). Idazkari eta diruzain postuak Esther Blancok (Koxka goxokiak) eta Ana Ajuriak (Vicuña) beteko dituzte, hurrenez hurren. Bokal moduan berriz, Luis Antonio Galdeano (Galdeano Burdindegia), Edurne Rubio Garcia (ACVmultimedia), Ignacio Donavera Olaizola (Porfirio Fernandez) eta Mari Carmen Goiburu (Zabale) ariko dira.
Ordizian Ordiziako dendarien, tabernarien eta zerbitzuen elkartea 1991. urtean sortu zuten ofizialki, nahiz eta hainbat dendari 1978. urtetik ari ziren elkarlanean. Egun, herriko 86 komertzio dira elkarteko kide.